Telegram kanala sortu du Ikaztegietako Guraso Taldeak

Ataria 2025eko urtarrilaren 30a

Haurrentzako antolatzen dituzten jardueren berri emateko sortu dute taldea, eta batzera gonbidatu dute interesa izan lezakeen edonor.

Mugikorrerako Telegram aplikazioan kanal bat sortu du Ikaztegietako Guraso Taldeak, antolatzen dituen jardueren berri emateko. Urtean zehar hainbat jarduera antolatzen dituzte, besteak beste, ipuin-kontalarien emanaldiak, tailerrak eta festetako umeen eguna. Bada, horien berri zuzenean emateko sortu dute kanala eta interesa izan lezakeen edonor gonbidatu dute batzera; «irekia eta doakoa» dela nabarmendu dute antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!