Kalean kantuan ariko dira Ikaztegietan ere

Ataria 2025eko urtarrilaren 30a

Ikaztegietako zenbait herritar Santa Ageda bezperan kantuan, 2023an.

Datorren asteartean, otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera ospatzeko kalean abesten arituko dira ikaztegietarrak ere. Herriko ostatutik abiatuko dira 15:00etan, eta herriko hainbat tokitara joango dira segidan.

Ikaztegietan ere kalean kantuan ariko dira zenbait herritar datorren asteartean, otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera dela-eta. Herriko ostatuan 15:00etan elkartu eta, ondoren, eskolara joango dira 15:30ean. Jarraia, berriz, herriko hainbat txokotan arituko dira kantuan. Udalak parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!