Istripu bat dela-eta itxita dago N-1 errepidea Gasteizerako norabidean

Ataria 2025eko urtarrilaren 30a

Auto pilaketak N-1 errepidean, Gasteizerako noranzkoan, Ikaztegieta inguruan.

Hainbat autoren artean izan da istripua, eta itxita dago N-1 errepidea, Gasteizerako noranzkoan, 425. kilometroan (Legorreta parean).

Ibilgailu askoren arteko istripua gertatu da N-1 errepideko 425. kilometroan (Legorreta inguruan), Gasteizerako noranzkoan eta, ondorioz, itxita dago errepidea. Auto pilaketak sortzen ari dira.

[Eguneraketa - 12:30]

Segurtasun sailaren arabera sei kilometrorainoko auto ilarak sortu dira eta, ondorioz, trafikoa bideratzen ari dira Alegiako irteeratik, hain zuzen, GI-2131 errepidetik. Alabaina, bigarren bide horretan ere auto pilaketak sortu dira dagoeneko.

Antza, istripua gertatu den unean anbulantzia bat bertaratu da eta gidari bat Tolosako erietxera eraman dute, zauri arinengatik.


Auto-ilarak N-1 errepidean (zubian) zein GI-2131 errepidean (behean). ATARIA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!