Ikaztegietako azokan postua jartzeko izen-ematea zabalik

Ataria 2024ko abenduaren 26a

Ikaztegietako azoka, 2023an, herriko plazan. N. ROLDAN DE ARANGUIZ

Urtarrilaren 12a izango da izena emateko azken eguna. Azoka, berriz, apirilaren 5ean —larunbata— egingo dute.

Bi urtez behin egiten dute Ikaztegietako azoka eta, dagoeneko, zabalik dago datorren urtekoan izena emateko epea. Apirilaren 5ean, hilabetearen lehen larunbatean, herriko plazan egingo dute azoka eta bertan postua jarri nahi izanez gero, izena eman behar da urtarrilaren 12a baino lehen.

Postua eskatzeko formularioa eskuragarri dago Ikaztegietako Udalaren web orrialdean eta bete ondoren hainbat modutan aurkeztu daiteke: fisikoki, udaletxeko buzoian sartuz; eta, telematikoki, argazkia bidaliz 688 635 775 telefono zenbakira, Telegram edo Whatsapp aplikazioen bidez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!