Errigorako saskien zenbaki saridunak iragarri dituzte

Ataria 2024ko abenduaren 20a

Hamabost egunen buruan saridunek saskia jasotzen ez badute, ordezko zenbakiak hartuko dituzte kontuan.

Ikaztegietako Udalak herritarren artean Errigorako lau saski banatuko ditu. Gaur egin dute zozketa Herri Eskolan eta zenbaki hauek saritu dituzte: 225 (ordezko zenbakia: 052) , 051 (ordezko zenbakia: 002), 017 (ordezko zenbakia: 216) eta 000 (ordezko zenbakia: 043). Zenbaki saritua duten herritarrek udaletxetik pasatu beharko dira saskiaren bila. Hamabost egun igaro ondoren saskien bila pasatu ez badira, ordezko zenbakiak hartuko dira kontutan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!