Arrandegi zerbitzua izango dute aurrerantzean

Ataria 2024ko urriaren 29a

Herriz herriko arrain saltzailea Ikaztegietara ere joango da aurrerantzean. Zerbitzua eskaripekoa izango da, eta interesa izanez gero zuzenean idatzi beharko zaio saltzaileari.

Ikaztegietan arraina erosteko eskaripeko zerbitzua jarri dute martxan. Alegian zegoen arrandegia itxi dutenetik, herriz herri ibiltzen da arrain saltzaile bat, eta Ikaztegietan ere zerbitzu hori emateko eskatu diote. Ikaztegietarrek arraina erosi nahi badute, zuzenean saltzaileari idatzi eta hark eskaintzen dienaren artean aukeratu ahal izango dute. Asteazkenetan bertaratuko da saltzailea herrira, eta kiroldegiko aparkalekuan jarriko du postua.

Arraina erosi nahi dutenek 678 62 81 65 telefono zenbakira idatzi beharko dute, esanez Ikaztegietan erosi nahi dutela arraina eta Whatsappeko kanalean sartzeko eskatuz.

Behin hori eginda horrela funtzionatuko du zerbitzuak:

  1. Astero, Whatsappeko kanalean zabalduko dute salgai dauden arrainen zerrenda, bakoitzaren prezioarekin eta argazkiekin.
  2. Herritarrek erosi nahi duten arraina aukeratu, eta saltzaileari idatzi beharko diote enkargua egiteko.
  3. Eskatutako arraina asteazkenetan ekarriko du, eguerdian, kiroldegiko aparkalekura. Orduan egingo da ordainketa.

Aurretik eskatu ez dutenek aukera izango dute egunean bertan erosteko, baina ez da bermatuko zerbitzua, geratzen zaion arrainaren araberakoa izango da-eta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!