Festa giroa, garagardoaren bueltan

Ataria 2024ko irailaren 28a

Garagardo azoka egin dute bigarrenez Ikaztegietan; herritar ugari elkartu dira bazkarian, eta arratsalderako askotariko jarduerak antolatu dituzte.

Bigarren urtez antolatu dute Ikaztegietan garagardoaren azoka. Eguerdirako zabaldu dute, eta herritarrak gerturatuz joan dira garagardo mota desberdinak dastatzera. Azokarekin batera, bazkaria ere egin dute, eta 70 herritar inguru elkartu dira. Garagardoaren bueltako jakiak izan dituzte, hala nola, txerri ukondoa, saltxitxak eta patata purea.

Bazkalostean jarraitu du azokak, izan ere, jai giroarekin jarraitzeko bingoa, toka, pitxar lehiaketa eta zerbeza kupel lasterketa izan dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!