Ikaztegietako Udaleko jardueretan izena emateko epea, zabalik

Ataria 2024ko irailaren 10a

Hainbat ikastaro prestatu ditu Ikaztegietako Udalak. Izena emateko beharrezkoa da udaletxera bertaratzea edo 943 65 33 29 telefono zenbakira deitzea.

Azken urteetan bezala Ikaztegietako Udalak hainbat ikastaro eta jarduera prestatu ditu aurtengo ikasturterako. Zabalik dago horietan izena emateko epea, eta irailaren 20a izango da horretarako azken eguna. Izena emateko udaletxera bertaratu behar da eta, bestela, 943 65 33 29 zenbakira deitu.

Ikaztegietako Udalak prestatu dituen jardueren artean daude: euskara ikastaroak, zeinak %100 bitarteko diru laguntzak izango dituzten; hiruhileko ikastaroak (iturgintza, mekanika, elektrizitatea...); eta kirol jarduerak.

Jarduerei eta ikastaroei buruzko informazio gehiago eskuragarri dago Ikaztegietako Udalaren web orrialdean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!