Ikaztegietako jaiak 2024

Ur parkea Ikaztegietako haurren entretenimendurako

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 11

Ikaztegietako jaien azken egunean, umeen eguna ari dira ospatzen. Goizean, ginkana tailerraz gozatzeko aukera izan dute haurrek, eta bazkal ostean berriz; bainujantziak jantzi eta uretan jolasean ibili dira herriko txoko guztiak zipriztinez betetzen.

2024. urteko San Lorentzo jaiei gaur bertan emango die amaiera ikaztegietarrek. Eguna umeei begirakoa izan bada ere, gainontzekoek ere izango dute zer ospatu eguna amaitu arte.

Arratsaldeko egitaraua:

Ondoren. Merienda.

21:00. Herri afaria.

23:00. Eingo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!