Ikaztegietako jaiak 2024

Pako Belea konpartsaren erritmora

Leyre Carrasco 2024ko abuztuaren 10a

San Lorentzo eguna ari dira ospatzen Ikaztegietan; goizean, Pako Belea konpartsarekin kalejira egin dute herrian zehar, eta ondoren, txakolin dastaketa izan dute plazan.

Atzo abiatu zituzten San Lorentzo jaiak Ikaztegietan, eta gaur, izen bera duen eguna ari dira ospatzen. Pako Belea konpartsak abiatu du gaurko eguna. Txikienek gozatu ederra hartu dute buruhandien aurretik korrika eginez eta erraldoien dantzei jarraituz. Plazatik abiatuta, herri guztia zeharkatu dute, eta plazan amaitu dute kalejira. Eguraldia lagun izan dute goiz guztian zehar, eta gaurko beroari aurre egiteko, txakolin dastaketa ere egin dute plazan.

Arratsaldean ere festak ez du etenik izango. Ikusi hemen egitarau osoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!