Ikastaro berriak proposatzeko aukera, zabalik

Ataria 2024ko ekainaren 11

Hurrengo ikasturtera begira ikastaroak Ikaztegietako Udalari proposatzeko aukera dute herritarrek.

Aurtengo ikasturtea amaitzen ari dela-eta, hurrengo urtekora begira ikastaro berriak proposatzeko aukera izango dute Ikaztegietako herritarrek. Udalak azaldu du datorren kurtsoan orain arteko eskaintza bera izango dutela, eta irailetik aurrera izango dela aukera horietan izena emateko.

Beste ikastaroren bat egin nahi duenak, ordea, proposatzeko aukera izango du udalaren web orrialdeko orria betez eta hori udaletxeko buzoian sartuz edo bertan entregatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!