Gehigarria: gastronomia

Txarkuteria gorena eskura

Ataria 2024ko eka. 1a, 10:00

Pasioa, lana, esperimentazioa eta kalitate oneko lehengaiak dira Xubero etxeko ezaugarriak. Txarkuteria produktuak egiten dituzte bertan eta Joxelu Lopetegik gidatutako lantaldea dago atzean. Lopetegik pasioz bizi du lana.

Hainbat harategitan lanean, ikasten eta esperimentatzen ibili ostean, txarkuteriaren munduan murgiltzeko apustua egin zuen arloarekin lotutako ikasketak eginaz eta betikoari beste ukitu bat ematea lortu du. Dena den, baserriko semea da Lopetegi, eta etxean bertan ikasitakoa ere baliatzen du bere eguneroko lanean.


Pieza bakoitzaren onena
Ikaztegietan duten lantokian urdaiazpiko egosia, errea eta naturala, mortadela, indioilarra eta txerri burua egiten dituzte, eta ukondoa, hiru saltxitxa mota —frankfurt eta bratwurst erakoak eta curry ukitua dutenak— eta foie gras-a ere badituzte. Sormena da Xuberoren lanaren ardatza, produktuak dituzten sekretuak ateratzea, pieza bakoitza deszifratu eta bere onena ematea, bere potentzialitate osoa bezeroen zentzumenetan islatuz. Horretarako, urte askotako lana dago atzean, produktuak ondo baino hobeto ezagutzen dituzte eta horregatik, artisauak direlako, behin ere ez dira bi produktu berdin aterako Xuberotik. Bertako lehengaiak erabiltzen dituzte; Berrobiko Usarre baserriko Lesmes-en txerriak dira euren produktuen oinarria, baita Lizarrako (Nafarroa) txerriak ere.

Xubero produktuak herri txikietako harategietan edota hirietako gourmet denda edo merkatu garrantzitsuetan eskuratu daitezke. «Gure txarkuteria ikusteko modua konpartitzea da betebehar bakarra. Zu ere ados bazaude, zu ere gonbidatuta zaude gure produktuak probatzera».


  • Helbidea. Larrunbe 33 (Ikaztegieta)
  • Webgunea. xubero.net
  • Telefono zenbakia. 669 826 023
  • Xubero produktuak non eskuratu. Inguruko harategi eta saltoki askotan daude Xubero produktuak. Saltoki gertukoena zein den jakiteko bidali whatsapp mezua 669 82 60 23 zenbakira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!