EH Bilduko zenbait ordezkarik tren zerbitzua «bermatzeko» eskatu dute

Ataria 2024ko maiatzaren 21a

Espainiako Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako ministroari kexak helarazteko eskutitz bana bidaliko diotela iragarri dute EH Bilduko hainbat alkatek.

EH Bilduko zenbait ordezkarik tren zerbitzuari buruzko kexak helaraziko dizkiote Espainiako Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako ministroari. Eskutitz bana bidaltzeko konpromisoa azaldu dute, helburu izanik egoera «onartezina» dela adieraztea eta Irun-Brinkola arteko aldiriko zein distantzia erdiko lineatako zerbitzuaren maiztasuna eta ordutegiak «urgentziaz berma ditzala» eskatzea.

Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak egin ditu adierazpenak denen izenean eta, besteak beste, kalteak «ahalik eta gehien» gutxitzeko eskatu du: «Ahalik eta gehien gutxitu dezatela Adif eta ETS Gipuzkoan egiten ari diren AHTren obrek aldiriko zein distantzia erdiko trenen zirkulazioan eragiten duten kaltea».

Eskualdea alderik alde zeharkatzen du Irun-Brinkola lineak eta agerraldian izan da Alba Garmendia Ikaztegietako alkatea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!