Sahararen aldeko eguna ari dira egiten Ikaztegietan

Ataria 2024ko maiatzaren 18a

Goizetik arratsaldera solasaldia, bazkaria eta zuzeneko musika antolatu dituzte Mendebaldeko Saharako gatazka gogoraraztea eta bi herrien arteko harremana sendotzea helburu.

Eguneko lehen hitzordua solasaldia izan da,  hain zuzen, liburuak aurkeztu dituzte Kristina Berasain kazetariak eta Taleb Alisalem geopolitikan adituak. Ikaztegietako Udaleko erabilera anitzeko gelan egin dute solasaldia eta euskaratik hassaniarako itzulpena egon da. 

Herriko plazan haima bat ere muntatu dute erresistentziaren ikur, eta ondoan bi mahai ilara, bazkarirako prest. Arratsaldean kontzertuak izango dituzte plazan bertan jarri duten karpan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!