Errigorako saskien zozketa egin du Ikaztegietako Udalak

Ataria 2023ko abenduaren 22a

Lau saski banatu dituzte guztira; saridunek udaletxera joan beharko dute haren bila.

Ikaztegietako Udalak herritarren artean Errigorako lau saski banatuko ditu. Zozketa abenduaren 22an egin zuten Herri Eskolan eta zenbaki sarituak honako hauek izan dira: 120 (ordezko zenbakia: 011) , 003 (ordezko zenbakia: 203), 149 (ordezko zenbakia: 036) eta 032 (ordezko zenbakia: 132). Zenbaki saritua duten herritarrak udaletxetik pasatu beharko dira saskiaren bila; eta hamabost egun pasa ondoren saskien bila pasatu ez badira, ordezko zenbakiak hartuko dituzte kontuan.

Udaletik «esker bereziak» eman dizkiete zozketa egiten lagundu dieten Herri Eskolako ikasleei eta irakasleei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!