Gehigarria: gabonak

Etxeko foie gras 'Mikuita kutixi'

Ataria 2023ko abenduaren 9a

Plazer handiak, bekatu txikiak. Xubero, autore txarkuteria. Mikuita frantseseko hitza da eta erdi-egosia esan nahi du. Foie gras hitzak, berriz, gibel betea. Gatza eta piperrarekin mazeratzen uzten da gibel osoa.

Tratamendu termikoa jasotzen du 70-80 gradu artean. Berezko propietate eta nolakotasun organoleptikoak mantentzea lortzen dute teknika horrekin. Hala, gantz gutxiago galtzen dute eta modu honetan burutzen den pasteurizazioari esker bizia luzatzen zaio.

Kolore argi dirdiratsua du Xubero mikuitak, arto kolorea nolabait esateko. Mikuita egiteko erabiltzen dituzten espezie, gatz, azukre eta ardoek, berezkoa duen usaina potentziatzen laguntzen diote. Euren gomendioa da ogi ez oso txigortuaren gainean mikuit zatitxo lodia jarri eta begiak itxita hozka egitea.

XUBERO ARTISAU JAKIAK



  • Helbidea.  Larrunbe, 33 (Ikaztegieta)
  • Webgunea. xubero.net
  • Telefono zenbakia. 669 826 023

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!