Indarkeria matxistaren aurkako eguna 2023

Herritarrek indarkeria matxistaren inguruan hausnartzeko ariketa osatu dute gazteek

Tolosaldeko Ataria 2023ko aza. 25a, 13:45

Gure Plaza Txo! proiektuaren barruan nerabeekin lanean daude Ikaztegietan, eta hortik burutu dute azaroaren 25arekin lotutako ariketa. 

12 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako proiektua da Gure Plaza Txo!, eta bere helburua da aisiaren bitartez herrian duten parte hartzea sustatzea eta herritar aktibo bilakatzea. Hain justu, Ikaztegietako Emakume Taldetik proposamena jaso zuten Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira jarduera bat egiteko. Proposamena onartu eta ariketa bat prestatu zuten, herritarrei indarkeria matxistaren inguruan hausnartzeko.

Hainbat esalditan emakumearen aurkako indarkeriaren inguruko hainbat datu jaso zituzten, eta gero jolas moduko bat osatu zuten, esaldi horiek puzzle moduan jarriz, zatitua. Lehenengo zatia bigarrenarekin elkartu behar da ariketa horretan, eta etxez etxe banatu zituzten orriak. Ondoren, nerabeek kartelak egin zituzten esaldiak nola diren jarrita, eta horiek itsatsi zituzten udaletxean eta herriko ostatuan atzo arratsaldean. Horrela, etxe bakoitzean egindako ariketak gero kartelean dagoenerakin bat egiten duten ikusi ahalko dute herritarrek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!