Giro polita sortu du herri krosak

Ataria 2023ko azaroaren 18a

Ibilbide luzea eta motza izan dira aukeran 32. Ikaztegietako Herri Krosean; luzean 56 pertsonak amaitu dute proba eta motzean 22 pertsonak.

Ia 80 pertsonak amaitu dute Ikaztegietako Herri Krosa. Aurtengo berritasuna izan da bi ibilbide izan direla aukeran, 10 kilometroko ohiko ibilbideari 4,5 kilometroko laburra batu baitiote Herrigintza elkartekoek.

Bada, luzean Ander Garin Izagirre alegiarra gailendu da, 31:28ko denborarekin. Bere atzetik, Mustapha Archaoui Ournane arrasatearra helmugaratu da, 32:20ko denbora eginda, eta hirugarren postuan Axier Artola Ormazabal amezketarra sailkatu da, 33:41eko denbora eginez.

Lehen emakumezkoa Erika Alvarez Alduntzin aresoarra sailkatu da, 40:31 eginez. Bigarren, Elisa Gonzalez Franco etxauriarra izan da 40:49ko denborarekin, eta hirugarren, Lucia Malcorra Amundarain tolosarra izan da, 40:53 denbora eginez.

Ibilbide laburrari dagokionez, lehen gizonezkoa Juan Alberto Carrascal Morales santurtziarra izan da, 16:03 eginez. Bigarren, Alberto Arroyo Castro abadiñotarra helmugaratu da, 17:26ko denborarekin, eta hirugarren, Lizar Etxeberria Otamendi idiazabaldarra izan da, 17:56 eginez.

Lehen emakumezkoa, berriz, Elena Beristain Artetxe zarauztarra izan da, 20:08 eginez. Bigarrena, Erika Amundarain Beristain billabonatarra izan da, 20:35eko denborarekin, eta hirugarrena Usoa Benito Mendez hernaniarra izan da, 23:17 eginez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!