Betiko kirol eskaintzaz gain, aurtengo berritasuna herriko emakumeei zuzenduriko korrika taldea da. Talde horren helburua martxo aldera egingo den Lilatoia prestatzea izango da; oinarri-oinarrizko mailatik abiatuta, astean ordubete inguruko entrenamendu saioak egitea da asmoa. Hori guztia erabakitzeko, irailaren 12an 19:00etan bilera bat egingo dute udaletxe azpiko aretoan. Saioetan parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko. Izena emateko, deitu udaletxera edo azaldu bilerara.
Ikastaro guztietarako izena udaletxean bertan edota 943 65 33 29 telefono zenbakira deituta eman beharko da, irailaren 15a baino lehen.
- Pilates
-
Astean ordubeteko bi saio, astelehen eta asteazkenetan:
- Goizez, 09:30etik 10:30era
- Arratsaldez, 18:00etatik 19:00etara
-
- Gorputz tonifikazioa
- Astelehenetan, 19:00etatik 20:00etara
- Yoga
-
Astean ordu eta erdiko saioa:
- Astearteetan, 9:00etatik 10:30era
- Ostegunetan, 17:00etatik 18:30era
-