Kuadrillen bazkaria izan dute eguerdian, eta giro hori aprobetxatuz, batzuk musean zebiltzan bitartean, besteak Hi selfie! lehiaketari ekin diote, irudi bereziak utziz. Ondoren Burrunba elektrotxarangarekin kalejira egin dute. Iluntzean Zahagiardoa izango dute eta Muxutruk erromeria. Goizaldean makarroi jatea egingo dute, jaiei amaiera emateko.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?