Ikaztegietan ere ez du hutsik egin ur parkeak

Ataria 2023ko abuztuaren 11

Haurren eguna ospatzen ari dira Ikaztegietako Jaietan. Eta nola ez, bazkariaren ondoren, txikienak eta ez hain txikienak ur parkera joan dira. 19:00etan tortilla patata lehiaketa egongo da. Tartean, toka txapelketa eta iluntzean afaria. Toc eta Willis Drumond taldeek borobilduko dute gaurko eguna.

Biharko egitaraua:

  • 12:00. Frontoi txikiko finala.
  • Ondoren, bazkari prestaketa.
  • 14:30. Kuadrilla bazkaria.
  • Ondoren, mus txapelketa.
  • 17:00. Hi selfie! lehiaketa.
  • 18:00-20:30. Burrunba elektroxaranga.
  • 21:00. Zahagiardoa.
  • 23:00. Muxutruk erromeria.
  • 05:00. Makarroi jatea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!