Kiroldegirako eta liburutegirako arduradun bat kontratatu nahi du Ikaztegietako Udalak

Ataria 2023ko uztailaren 20a

Ikaztegietako kiroldegia.

Ikaztegietako Udalak kiroldegirako eta liburutegirako arduradun bat kontratatu nahi du ordezkapen bat betetzeko. Abuztuak 25 da izena emateko azken eguna.

Ikaztegietako Udalak kiroldegirako eta liburutegirako arduradun bat kontratatu nahi du ordezkapen bat betetzeko. Ordezkapen-beharrak iraun bitarteko iraupena izango du kontratuak, lanaldi osoko aldi baterako kontratua izango da eta irailean hasiko da. Kiroldegiaren eta liburutegiaren ardura eraman beharko du kontratatuak, orokorrean. Besteak beste, kiroldegiko gelen eta makinen garbiketa eta mantenu orokorra egin beharko ditu eta baita liburutegi-zerbitzua zein herri-lanak egin ere (belardi eta lorategien zaintza, espazio publikoen garbiketa –bideak, enparantzak, aparkalekuak, zabor ontziak eta beste–, udal eraikinetako mantentze lanak...).

Lanposturako ezinbestekoa izango da euskara jakitea. Horrez gain, langabezian egotea (Lanbiden ziurtatuta edo eguneratutako lan bizitza aurkeztuz) eta gidabaimena izatea ere beharrezkoa izango da. Langileak egin beharko dituen lanen ezagutza izatea baloratuko da udaletik. Interesa dutenek Ikaztegietako Udalean eman beharko dute izena, abuztuak 25, ostirala, bitarte. Izena ematerakoan entregatu beharko da dokumentazioa ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!