Festetako otorduetarako txartelak lortu behar dira

Ataria 2023ko uztailaren 19a

San Lorentzo jaietako herri afaria abuztuaren 10ean, osteguna, izango da, eta bertarako txartelak abuztuaren 2a bitarte eskuratu ahalko dira.

25 euroan daude salgai ostatuan, eta epe horretatik kanpo 5 euro gehiago ordaindu beharko da. Menuko platerekin arazorik duenak txartelak jasotzerakoan esan ahalko du. Bestalde, umeen bazkaria abuztuaren 11n, ostirala, izango da. 12 urte artekoentzat izango da, eta doan izan arren, txartelak hartu beharko dira udaletxean. 12 urtetik gorakoentzat mahaiak jarriko dituzte, norberak bere bazkariarekin jan dezan eta udalak edaria jarriko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!