Bihar erabakiko da areto futboleko Gipuzkoako Herri Txikietako finala

Ataria 2023ko ekainaren 15a

Gipuzkoako Herri Txikietako finala Aizarnazabalgo pilotalekuan bihar erabakiko da, bertan jokatuko baita itzulerako neurketa, 20:30etik aurrera. Aizarnazabal eta Ikaztegietako Kutturru taldea izango dira aurrez aurre.

Joanekoan Ikaztegietakoek 5-3 irabazi zuten, eta bi goleko alde horri eusten saiatuko dira eta Aizarnazabalgoak alde horri buelta ematen. Joanekoan garbi ikusi zen bi taldeen artean alderik ez dagoela, eta finalak oso irekia izaten jarraitzen du. Etxekoek bi goleko aldearekin irabaziko balute, eta arauzko 50 minutuak amaitutakoan kanporaketan berdinketa balego, 5 minutuko luzapena jokatuko da, eta hor ere golik ez balego penaltietara erabakiko litzateke.

Joanekoan bezalaxe, oraingoan ere festa bat izango da, eta harmailak leporaino beteko dira. Izan ere, Aizarnazabalen arratsalde osorako festa antolatu dute. Pilotaleku zaharrean nesken pala txapelketako finalerdiak jokatuko dira 16:30etik aurrera. Ondoren DJ Olber izango da frontoi berrian, finala jokatuko den lekuan, eta bertan ez da faltako jan eta edatekorik, taberna egongo baita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!