Euskal azokako bazkarirako tiketak erosteko aukera, larunbata aurretik

Ataria 2023ko apirilaren 11

Apirilaren 22an egingo dute VIII. Euskal Azoka Ikaztegietan; eguerdirako bazkaria antolatu dute eta tiketak erosi beharko dira aurretik.

Zortzigarrenez antolatu dute Ikaztegietan Euskal Azoka. Apirilaren 22an izango da, eta egun osoko festa antolatu dute. Goizean zehar, Pako Belea konpartsa ibiliko da herrian barrena, musika, jana, edana, tailerrak eta postuak izango dira. Eguerdian, 14:30ean, bazkaria egingo dute plazan, Balerdipeko erleen eskutik. Tiketak Ostatuan erosi daitezke, 25 euroren truke, apirilaren 15a baino lehen. Eta 18:00etan, Distopia elektrotxaranga arituko dira giroa alaitzen eta Basabe garagardo dastaketa egingo dute ordu berean.

Era berean, muntaketa egiteko eta muntaia kentzeko boluntarioak behar dituztela esan du kultura batzordeak. Ostiralean, hilaren 21ean, 18:00etan, postuentzako karpak muntatu beharko dira plazan, eta larunbatean, azoka egunean, dena jaso beharko da 14:00etan. Laguntzeko prest daudeneko udaletxeko 943 653 329 zenbakira deitu beharko dute eta zein egunetan dauden laguntzeko prest adierazi. Azken eguna apirilaren 17a izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!