Udal eraikinak garbitzeko gonbidapena luzatu die Ikaztegietako Udalak herritarrei

Ataria 2023ko apirilaren 10a

Besteak bestek, kiroldegian, erabilera anitzeko gelan, herri eskolan, herriko komunetan eta haurtzaindegian burutu nahi dute garbiketa zerbitzua.

2023ko irailaren 30a da udal eraikinen garbiketa zerbitzuaren epe muga. Hori dela eta, Ikaztegietako Udalak aukera eskaini nahi die herritarrei, udaletxeak dituen eraikin desberdinetan garbiketa zerbitzua emateko, besteak beste, kiroldegian, erabilera anitzeko gelan, herri eskolan, herriko komunetan eta haurtzaindegian.

Kontratuaren ezaugarriak ondorengoak izango dira:

  • Interesatuak lizitatu ahal izateko alta eman behar du Eusko Jaurlaritzako Lizitatzaile eta Kontratisten Erregistroan (945 016 298).
  • Lizitazioa elektronikoa izango da. Hortaz, IZENPEko txartela, B@kQ txartela, NAN elektronikoa edo bestelako sinadura elektronikorako ziurtagiriak behar dira lizitatu ahal izateko.
  • Interesatua gizarte segurantzan autonomo gisa alta emanda egon beharko da.
  • Interesatua Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta BEZ-an ere alta emanda egon beharko da.
  • Garbiketa produktuak garbitzailearen esku (papera eta eskuetarako xaboia ezik) egongo dira.
  • 18 urtetik gorakoa izan behar du.
  • Euskaraz komunikatzeko gaitasuna izan beharko du.
  • Urtean 1.200 bat lanorduko estimazioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!