Udaleku irekietan parte hartzeko izen ematea zabaldu dute

Ataria 2023ko martxoaren 30a

Apirilaren 29a baino lehen eman beharko da izena udaletxean edo 943 653 329 zenbakira deituta; begirale izan nahi duenak ere badu apuntatzeko aukera.

Ikaztegietako Udalak udaleku irekiak martxan jarriko ditu, 2011 eta 2020 urte artean jaiotakoentzat. Ekainaren 22an hasi eta uztailaren 28ra arte eskainiko da zerbitzua, 09:00etatik 13:00etara. Haur bakoitzeko 60 euro ordaindu beharko da.

Parte hartu nahi duenak apirilaren 29a baino lehen eman beharko du izena udaletxean edo 943 653 329 zenbakira deituta.

Era berean, udaleku irekietarako begiraleak eskatu ditu udalak. Interesa duenak, apirilaren 28a bitarte izango du curriculuma bidaltzeko aukera udala@ikaztegieta.eus helbidera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!