Bake epailea hautatzeko deialdia, zabalik

Ataria 2023ko martxoaren 17a

Interesa duenak apirilaren 14a bitarteko epea izango du izena emateko, Ikaztegietako udaletxean; kargua lau urterako izango da.

Ikaztegietako bake epaile lanak 4 urteko agintaldia du eta epealdia amaitzear dagoen honetan, deialdia zabaldu dute bake epaile berri bat izendatzeko. Lan hori egiteko interesa duenak udaletxean eman beharko du izena apirilaren 14a baino lehen.

Izena emateko, estatu espainiarrekoa eta adinez nagusia izan behar da eta ez da inolako titulazio berezirik eska­tzen, bake epailearen betebehar eta eginkizunak bete­tzeko behar adinako gaitasuna izatea baizik. Legez ezarritako sistema eta kopuruen arabera ordainduko zaiela ohartarazi du udalak. Informazio gehiago nahi duenak udaletxean galdetu dezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!