Erraldoi eta buruhandien aurkezpenarekin ospatu dituzte lehen inauteriak Ikaztegietan

Ataria 2023ko otsailaren 17a

Txokolatadaren goxotasunean elkartu dira arratsaldean Ikaztegietan. Ondoren desfilea etorri da, erraldoi eta buruhandiena. Pako Belearen konpartsa herrian aurkeztu ondoren, mozorro poteoa egin dute Jandajo txarangak alaituta. Iluntzean herri afaria egingo dute kiroldegian, eta gauean, 00:00etan, DJa izango da Ostatuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!