Ikaztegietako Euskal Azokan postua jartzeko izen ematea zabaldu dute

Ataria 2023ko otsailaren 3a

Apirilaren 22an ospatuko dute Euskal Azoka, eta udalak herritarrak animatu nahi ditu postuak jartzera; izena otsailaren 27a baino lehen eman beharko da.

Bi urtez behin egiten dute Euskal Azoka Ikaztegietan, eta aurten egitea tokatzen da. Apirilaren 22an izango da eta egitaraua aurrerago zehaztuko badute ere, herritarrak gonbidatu nahi ditu udalak postua jartzera animatu daitezen.

Postua jarri nahi duenak udaletxean eman beharko du izena, eta zer eskainiko duen zehaztu beharko da bertan. Otsailaren 27a izango da apuntatzeko azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!