Euskal Azoka antolatzeko laguntzaile bila

Ataria 2023ko urtarrilaren 13a

Ikaztegietako kultur batzordeak, herritar guztiei gonbita luzatzen diete datorren asteartean, hilaren 17an, 17:30ean egingo den 8.Euskal Azokari buruzko bilerara.

Apirilaren 22an, 8.Euskal Azoka egingo da Ikaztegietan. Egun polita antolatzeko, aurretik lan asko egin behar izaten da. Horregatik, Ikaztegietako kultur batzordeak gonbita luzatzen diete herritar guztiei, bakoitzak lagundu dezakeen moduan, parte hartzera. Denen artean, lanak banatu, ideia ezberdinak eztabaidatu eta posible dutenaren arabera egun polit bat gauzatzea da bileraren helburua.

Bestalde, udaletxe zaharraren sarrerako desfibrilagailua bateria baxuarekin dagoenez, kendu egingo dute. Desfibrilagailu berria jarri bitartean, kiroldegiko goiko sarreran dagoena bakarrik izango da herrian. Izan ere, denboratxo bat pasako da berria izan arte, txip arazoak direla medio stock arazoekin bai daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!