Atera dituzte udaletxeko saskien zenbakiak

Ataria 2022ko abenduaren 23a

Ikaztegietako Udalak urtero Errigorako lau saski zozkatzen ditu, eta gaur goizean Ikaztegietako Herri Eskolako ikasleek atera dituzte zortzi zenbakiak.

Lehen saskiaren zenbakia 196a da. Bigarrena 171, hirugarren zenbakia 169 eta laugarren saskiarentzat 092 izan da. Herritarrek udaletxera jo beharko dute zenbaki sarituarekin saskia jasotzera.

Zenbaki sarituek 15 eguneko epea izango dute saria jasotzeko, eta behin epe hori pasa eta gero agertzen ez bada zorteduna, ordezko zenbakiarentzat izango da saria. Kasu honetan, ordezko zenbakiak ere atera dituzte. Hauxek dira hurrenez hurren: 139, 160, 078 eta 062.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!