Gazte lokala ireki aurretik, bisita

Ataria 2022ko abenduaren 22a

Ikaztegietako Udalak urtarrilean gazte lokala ireki nahi du, baina horretarako aldez aurretik, hilaren 30erako bisita antolatu du, gazteen parte hartzea eskatuz.  

Gazte lokala herriko gazteen bilgune izatea nahi du Ikaztegietako Udalak. Ireki ahal izateko izena eman behar dute gazteek, eta oraindik gazte «gutxik» eman dutela izena ohartarazi dute. Lokala ireki ahal izateko nahitaezkoa da gazteen parte hartzea izatea.

Gogorarazi dute erabiltzaile izan nahi duten guztiek izena eman beharko dutela udaletxean, bertako giltza lortu ahal izateko. Horretarako udal bulegoetako 943 65 33 29 telefono zenbakira deitu behar dute.

Irekierari lotuta, hilaren 30ean, ostiralean, 17:00etan, bisita bat egingo da lokalera. Barrutik nola dagoen ikusi, zer falta den eta zer kendu nahi den, eta gazteen artean antolatzen hastea izango du helburu.

Udaletik herriko gazteak parte hartzera animatu dituzte: «Zuen parte hartzea behar-beharrezkoa da».

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!