Joseba Olaetxea eta Nagore Azkue azkarrenak Ikaztegietan

Naiara Roldan de Aranguiz 2022ko azaroaren 5a

Baditu irabazleak Ikaztegietako XXXI. Herri Krosak: Joseba Olaetxea Amenabar (0:32:45) eta Nagore Azkue Oria (0:38:33).

Festa eguna izan da gaurkoan Ikaztegietan. Usadio handia duen kirol proba ospatu dute herrian eta Herrigintza elkartearen bueltan bildutakoak buru-belarri aritu dira herri krosaren antolakuntzan.

50 bat parte hartzaile izan dira Ikaztegietako XXXI. Herri Krosan. Azken urteotako kopurua murrizten joan da, eta Behobia-Donostia proba ezagunaren aurreko asteburuan tokatzea ez die mesede handirik egin.

Edonola ere, lehia festa gisara txalotu dute herritarrek. Kirolariek berriz, hamar kilometroko zirkuitua osatu behar izan dute. Hiru itzuliz osatutako zirkuitua izan da, eta honenbestez korrikalariek behin baino gehiagotan jaso dute senideen txalo zaparrada.

Sailkapena

Helmuga zeharkatzen mutiletan azkarrenak ondorengoak izan dira, hurrenez hurren: 

1. Joseba Olaetxea Amenabar. (Tolosa). 0:32:45.

2. Eñaut Larrea Lazkano (Ikaztegieta). 0:33:10.

3. Jabi Gasanz Barragan. (Altsasu, Nafarroa). 0:33:15.

 

Nesken podioa berriz, ondoren zerrendatu bezala itxi da:

1. Nagore Azkue Oria. (Tolosa). 0:38:33.

2. Maialen Gurrutxaga Perez (Andoain). 0:38:57.

3. Edurne Arakistain Jauregi. (Legorreta). 0:43:00.

 

Beteranoen podioari dagokionez:

1. Gizonezkoa. Egoitz Zalakain Erbiti. (Lekeitio, Bizkaia). 0:33:27.

1. Emakumezkoa. Elena Beristain Artetxe. (Zarautz). 0:43:55.

 

Herritarren zerrenda erreparatuta:

1. Gizonezkoa. Uxer Mozo Eizmendi. 0:37:02. (Ikaztegieta).

1. Emakumezkoa. Ina Agirre Otamendi. 0:58:34. (Ikaztegieta).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!