Helmugan gurasoen txalo zaparradarekin batera, goxokiak zituzten zain.
Ikaztegietako 31. Herri Krosaren aurretik, herriko haurren txanda izan da. 16:15ean abiatu dira haurrak Tolosaldeko Ataria-ko arkupetik eta bide erdia korrikalari guztiek batera egin badute ere –zintak agintzen zuen abiaduran– azken metroak nor baino nor azkarrago korritu dituzte.
Helmugan gurasoen txalo zaparradarekin batera, goxokiak zituzten zain.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?