Bolitarrak taldeak irabazi du Ikaztegietako Lauko Futbol Txapelketa

Ataria 2022ko uztailaren 16a

Ikaztegietako Lauko Futbol Txapelketa jokatu da gaur Ikaztegietako futbol zelaian, eta Bolitarrak taldeak irabazi du lehiaketa. Beroa izan da eguneko protagonista nagusia, eta baita parte hartu dutenen arteko giro ona ere. Ikaztegieta taldeko Mokthar izan da, berriz, lehiaketako jokalaririk onena.

Antolatzailea den Kutturru taldeak eskerrak eman dizkie parte hartu duten talde guztiei, eta baita Ikaztegietako Udalari, Ikaztegietako Ostatua Tabernari eta Legorretako Bartzelona jatetxeari, "beraiek gabe ezinezkoa izango baitzen torneo hau aurrera eramatea".

Ondorengoak izan dira emaitzak: Ikaztegieta 9, Gael 4; Bolitarrak 6, Kutturru 4; Kutturru 6, Ikaztegieta 4; Bolitarrak 8, Gael 1; Kutturru 8, Gael 4; eta Bolitarrak 6, Ikaztegieta 4.

Sailkapena, beraz, horrela geratu da:

1. Bolitarrak     9 puntu
2. Kutturru      6 puntu
3. Ikaztegieta  3 puntu
4. Gael              0 puntu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!