Talde bakoitzean gutxienez lau lagun eta gehienez sei egon beharko dute. Jokoan, berriz, atezaina eta hiru jokalari. 16 urtetik gorakoak izan beharko dute, eta taldeak mutilenak, neskenak edo mistoak izan daitezke. Izen ematea 50 euro da, eta azken eguna uztailak 8. Izena emateko 652 130 335 zenbakira deitu behar da. Atezainak ezik, beste guztiek kolore bereko kamiseta eraman beharko dute.