Bihar bukatzen da Frontoi Txikiko V. Txapelketan izena emateko epea

Ataria 2022ko ekainaren 29a

Ikaztegietako festetan jokatuko dira Frontoi Txikiko V. Txapelketako finalak, eta parte hartu nahi dutenek biharkoa dute izena emateko azken eguna.

Txapelketan 13 urtetik gorako herriko neskek, 13 urtetik gorako herriko mutilek, eta 7 eta 12 urte arteko Ikaztegietako eskolan dabiltzan neska eta mutilek parte hartu dezakete. Izena Ikaztegietako Ostatuan eman beharko da, eta izena eman ostean zehaztuko dituzte jokatu beharreko partidak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!