Hormak koloreztatuz

Ataria 2022ko ekainaren 10a

Ikaztegietako Herri Eskolako ikasleek kiroldegiko hormak margotu dituzte. Udalak eskolari egin zion paretak margotzeko proposamena, eta irakasleen eta ikasleen artean kiroldegiko horma zatia margotu dute, eta lan horiekin eremuari amaiera eman diote.  

Ikaztegietako Udalak azken urtean kiroldegiko zelaian eta inguruan hainbat obra eta aldaketa egin ditu eremua egokituz, eta kiroldegiaren horma zatia pintatuz eman nahi izan dio eremuari amaiera. Udalak eskolari egin zion margotzeko proposamena, eta irakasleek erronka onartu zuten. 

Lehenik eta behin eremua neurtu, marraztu beharrekoa erabaki eta horman marraztu zuten. Gero etorri zen ikasleen lana. Egun eta txanda ezberdinetan lanak banatuta, guztien artean margotu dute. Udalak jarri du beharrezko materiala, eta haurrek jarri diote eremuari kolorea. Paretak zikin eta triste zeudela dio udalak, eta gustura geratu dira emaitzarekin.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!