Irakurketa feminista ardatz hartuta

Irati Saizar Artola 2022ko maiatzaren 28a

Tolosaldeko Irakurketa Feminista Taldeen II. Topaketaren barnean, bertso saio literarioa egin dute arratsaldean, Maialen Akizu, Oihana Arana, eta Saioa Alkaiza bertsolariekin.

Tolosaldeko Irakurketa Feminista Taldeen II. Topaketa egin dute, gaur, Ikaztegietan. Iaz Altzon egin zuten, eta aurten, Ikaztegietako Irakurketa Taldea arduratu da eguna antolatzeaz. Goizean, bizipenak elkarbanatzeko tartea hartu dute Kattalin Mineren gidaritzapean. Ahizpatasuna izan dute hizketarako gaia, eta Minerrek eraman ditu testu zati ezberdinak.

Ondoren, bazkaltzeko tartea hartu dute, eta arratsaldean, bertso saio literarioaz gozatzeko aukera izan dute. Maialen Akizu, Oihana Arana, eta Saioa Alkaiza aritu dira kantuan, eta Ainhoa Urien izan dute gidari, gaiak jartzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!