Ludoteka zerbitzua eskainiko dute udan, Ikaztegietan

Ataria 2022ko maiatzaren 12a

Ikaztegietako Udalak udara begira ludoteka zerbitzua jarriko du martxan, eta interesa duten haurrek izena eman beharko dute maiatzaren 25a baino lehen. Aldi berean, Ikaztegietan begirale lanak egi nahi dituztenek curriculumak bidaltzeko aukera izango dute.

Oporrak iristearekin batera, udan ludoteka zerbitzua eskainiko du Ikaztegietako Udalak. Herriko eskolako haurrei zuzendutako zerbitzua izango da, eta ekainaren 22an hasi eta uztailaren 29ra bitarte luzatuko da. 

Zehazki, 2010 eta 2020 urteen artean jaiotako haurrek izango dute apuntatzeko aukera. Ludoteka 09:00etatik 13:00etara izango da, eta haur bakoitzak 60 euro ordaindu beharko ditu. Izena udaletxean eman beharko da, eta azken eguna maiatzaren 25a izango da. Ordainketa udaletxean bertan egin ahal izango da txartelaren bidez edota Ludoteka kontzeptua eta haurraren izen-abizenak zehaztuta ES21 2095 5020 061061185780 kontu zenbakian sartu beharko da dirua.

Begiraleentzako deialdia

Ludoteka martxan jarri ahal izateko begiraleak behar ditu Ikaztegietako Udalak eta deialdia zabaldu du.

Begiraleak aukeratzerakoan kontuan izango dute euskara jakitea, eta 18 urteak beteak izatea edo urte honetan bertan betetzea. Horiez gain, haur heziketarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo aisialdirako hezitzaile edo denbora libreko begirale titulua izatea.

Interesatuek curriculuma udala@ikaztegieta.eus helbide elektronikora bidali beharko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!