Larunbatean Ikaztegietan jokatuko du Oinatz Bengoetxeak

Ataria 2022ko martxoaren 10a

Bengoetxea VI-Irazustabarrena bikotearen eta Zubeldia-Erasunen arteko partida jokatuko da 12:00etan hasita. Partidarako sarrerak Ostatu tabernan erosi daitezke.

Ikaztegietako Ostatuak eta udalak elkarlanean antolatu dute Oinatz Bengoetxearen partida, baina partidaz harago, festa eguna izango da larunbatekoa.

Pilota jaialdia 12:00etan hasiko da Ikaztegietako Galtzalde pilotalekuan. Bengoetxea VI. ak Irazustabarrena alegiarra izango du atzelari, eta aurkari Zubeldia eta Erasunek osatutako bikotea izango dute. Partida nagusiaren aurretik, ordea, herriko pilotari gazteen partida jokatuko da.

Partidak ikusi nahi dituenak sarrera erosi beharko du. 10 euro ordaindu beharko da, eta herriko Ostatuan daude salgai. Egunean bertan ere sarrera eskuratzeko aukera izango da. Antolatzaileek partidan zehar zozketak egingo direla adierazi dute. Ostean, Ostatu tabernan pintxoak izango dira. Giro ederrarekin jarraitzeko, arratsalderako garagardo dastaketa prestatu dute, eta Legorretako Basabe artisau garagardo ezberdinak dastatzeko aukera izango da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!