Herriko dendari bizia eman nahian bilera egingo dute, ostiralean

Ataria 2021eko azaroaren 15a

Ikaztegietako Ostatuan dago herriko denda bakarra, eta herritarrak bertan erosketak egitera animatu nahi dituzte erosketa eredua aldatuz. Horretarako, herritarrekin bilera egingo dute herriko dendak zer behar duen denen artean zehazteko. Ostiralean izango da, 18:30ean.

Ikaztegietako herriko Ostatua taberna izateaz gain, denda ere bada. Herritarrei herrian denda dagoela gogorarazteaz aparte, erosketak eredua aldatu nahi dute, eta herrian bertan oinarrizko erosketak egiten hastera animatu nahi dituzte herritarrak.

Uxer Mozok uztailean ireki zuen, eta orain, denda indartu nahi du. Oinarrizko produktuz hornitu eta zerbitzu erabilgarri bat sortu nahi dute. Herritarren iritziak jaso nahi dituzte, eta guztien artean, dendak zer behar duen edota zer erosi nahiko zenukeen galderak luzatuko dituzte ostiralean egingo duten bileran. Ostiralean, 18:30ean, udaletxeko areto nagusian izango da bilera.

"Geroz eta jende gehiago, orduan eta denda aberatsagoa", zehaztu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!