Urte amaiera bitartean, Irakurle Taldearen bi saio

Ataria 2021eko azaroaren 9a

Ikaztegietako Irakurle taldean Ez dakit zertaz ari zaren eta Dendaostekoak liburuak landuko dituzte.

Ikaztegietako irakurle Taldeak bi saio egingo ditu urte amaiera bitartean. Lehena hilaren 16an izango da, eta Ana Malagon idazlearen Ez dakit zertaz ari zaren liburua landuko dute. Abenduaren 9an, berriz, eta Uxue Alberdi idazlea bertan dela, Dendaostekoak liburuaren gainean ariko dira.

Irakurle taldearen bi saioak Kattalin Minerrek gidatuko ditu, eta 18:30ean, Ikaztegietako liburutegian izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!