Oinarrizko lehen laguntza ikastaroa antolatu du Ikaztegietako Udalak. Ostiralean, 18:30ean, erabilera anitzeko gelan izango da. Herritarra den eta Gurutze Gorriko kidea den Maider Gonzalezek emango du ikastaroa. Edozein unetan gerta liteke norbaiten bizitza arriskuan egotea, eta une horietan zer egin behar den erakutsiko die ikastaroan parte hartzen dutenei.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?