Jolas eremu natural berrien gaineko bilera egingo dute

Ataria 2021eko azaroaren 5a

Ikaztegietako Udala jolas eremu natural berriak lantzen ari da, eta herritarren parte hartzea nahi du proiektuari azken ukitua emateko. Bilera irekia deitu dute astearterako.

Ikaztegietako Udala haurrei begira jolas eremu natural berriak sortzeko lanean ari da. Hori dela eta, proiektua herritarrei ezagutzera eman nahi diete, eta era berean, azken ukituak emateko haurren eta helduen iritziak jaso nahi dituzte.

Horretarako, hilaren 9an, asteartean, bilera irekia egingo dute. 16:15ean, udaletxeko erabilera anitzeko gelan izango da, eta herritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte: "Parte hartzea garrantzitsua iruditzen zaigu, zuen iritziak eta ekarpenak kontuan hartuko baitira jolastokiei azken forma ematerako orduan".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!