Tipi-Tapa egitasmoa eta oroimen tailerra martxan jarriko dituzte

Tolosaldeko Ataria 2021ko urr. 6a, 10:13

Ikaztegietako Udalak herriko adinekoei begira Tipi-Tapa egitasmoa eta Oroimen tailerra berriz ere martxan jarriko ditu.

Tipi-Tapa egitasmoa eta oroimen tailerrarekin hasteko asmoa agertu du Ikaztegietako Udalak. Bi ekimenak osasun neurriak jarraituz egingo dituzte, eta momentuz,  Tipi-Tapan ibilaldia bakarrik egingo dute, eta saioa ez dute amaituko hamaiketakoarekin.

Tipi-Tapa ekimeneko lehen saioa urriaren 14an, ostegunean, izango da. Aurreko urteetan egiten zuten moduan, bi ibilbide egingo dituzte: luzea eta motza. 10:00etan elkartuko dira udaletxean, eta behin hasita adinekoek ostegunero izango dute elkartzeko aukera.

Bestetik, oroimen tailerra ere martxan jartzea nahi du udalak. Kasu honetan, lehen saioa urriaren 19an, asteartean, izango litzateke. Saioak, lehen bezala, astearte eta ostegunetan izango dira, 16:00etatik 18:00etara.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute udaletxera gerturatuta edo 943 65 33 29 telefono zenbakira deituta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!