Erretratu Nomada Ikaztegietara iritsiko da

Ataria 2021eko urriaren 1a

Erretratuen argazki artxiboa osatzen ari da Nomad Studio, Erretratu Nomada proiektuarekin. Eli Garmendia eta Carlos Pericas argazkilariek osatzen dute, eta urriaren 4tik 10era Ikaztegietako plazan egongo dira herritarren zain.

Eli Garmendia eta Carlos Pericas argazkilariek osatzen dute Nomad Studio. Herriz herri dabiltza Erretratu Nomada proiektuarekin, eta urriko lehen astea Ikaztegietan pasako dute.

Urriaren 4tik 10era, Ikaztegietako plazan jarriko dute bizileku duten karabana. Herriak, pertsonak eta argazkia ditzute giltzarri. Herritar guztiei argazki bat ateratzeko intentzioarekin joango dira Ikaztegietara, eta parte hartzaile bakoitzari erretratu bat oparituko diete. Erretratu horiekin oroimenerako eta herriaren ondarerako geratuko den artxiboa osatuko dute.

10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango dute herritarrek argazkiak ateratzeko aukera, plazan. Doan da, eta herritarrei argazkiak ateratzerako joateko deia luzatu diete udaletik. Memoria sortuz, ondare bat utzi nahi dute herrian, herritarrak erretratatuz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!