'Nutrizioa eta osasuna' hitzaldia, asteazkenean

Ataria 2021eko ekainaren 28a

Josu Martinez Eizagirre mediku nutrizionistak hitzaldia eskainiko du, asteazkenean, 19:30ean. Gaur amaitzen da izena emateko epea. 

Ikaztegietako Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, asteazkenean, hilak 30, Nutrizioa eta Osasuna hitzaldia izango da. Josu Martinez Eizagirre mediku nutrizionista tolosarrak eskainiko du, eta joan nahi duenak izena eman beharko du udaletxean.

Gaur da apuntatzeko azken eguna, eta udaletxera joanda edo 943 65 33 29 telefono zenbakira deituta eman behar da.

Hitzaldia udaletxeko erabilera anitzeko gelan izango da 19:30ean hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!