2021/06/22 18:00 - 20:00
'Suak harrotuz' ibilbide antzeztua Ikaztegietan izango da. Solstizioa, ohiturak eta emakumeen lana balorean jartzea du helburu.
Eguzkia, amalurra, errituak, sorginak, sendabelarrak… ibilbide honekin jai hauen jatorrira joan nahi dute. Sorgin gaizto, itxusi eta zaharren ikuspegia irauli nahi dute.
Ordu erdiko iraupena du, eta herriko gune ezberdinetan banatuta egingo dituzte saioak hamar pertsonako taldeetan banatuta egingo dira saioak herriko gune ezberdinetan. Izen-emate kopuruaren arabera, 18:00etatik 20:00etara bitartean banatuko dira saioak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?